Gobierno Vasco

=>LOMCEri EZ! atxikimendua

=>HEZKUNTZAN GEU ERAGILE bloga

Lauaizeta Ikastola BHI-ko klaustroak eta Ordezkaritza Organu Gorenak (OOG) dokumentu honekin bat egiten dute. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi goian duzuen bloga.

LOMCERI EZ!

Ikusita Espainiako Gobernuaren Hezkuntza ministeritzak aurrera jarraitzen duela LOMCE delako lege aurreproiektuaren aldebakarreko inposaketaren bidez…
Ikusita ez duela egiazko eztabaida garatu Hezkuntzako eragileekin, egindako proposamenei eta gizarte aldarrikapenei muzin eginez…

Ikusita ondorengo atal atzerakoiak inposatu nahi dituela, hots:

Ratioen igoera, masifikazioa geletan: bost ikasle gehiago gelako.
- Ikasleen segregazio goiztiarra, 3. DBHn.
Ikasleen ibilbidea errebalida-lehiaketa baztertzaile  bihurtzea.
Sexuaren araberako segregazioa ekonomikoki sustatzea.
Hezkuntzaren eta ikasleen erabilera merkantilista bilatzea.
Ikastetxeak emaitza subjetiboen arabera publikoki klasifikatzea.
Gestio pribatua lehenestea ikastetxe publikoetan.
Aginte organo unipertsonalak bultzatzea, bestelakoak ukatuz.
Curriculumaren zentralizazioa eta uniformizazioa sustatzea.
Euskal Herriko curriculumaren garapena are gehiago murriztea.
Euskararen bazterketa inposatzea, behar duen lehentasuna ukatuz.
Erlijio katolikoa berrezartzea gizarte anitz eta laikoan.
Murrizketa berrien bidez, Hezkuntzako langile ororen lan baldintzak hondatzea, eskaintzen dugun   
   kalitatea zapuztuz.

Hori guztia ikusita, LOMCEren inposaketaren kontrako mozioa aurkezten diogu udaletxe honi herri honetako ondorengo hezkuntza eragileok:

Ikastetxeak:


Guraso elkarteak:


Hezkuntzarekin lotutako bestelako kolektiboak:





 


© Lauaizeta Ikastola BHI
admin@www.lauaizeta.hezkuntza.net