Gobierno Vasco

=> GELA BILERAK

Guraso agurgarriok:


Honen bitartez, zuen seme-alaben tutoreekin lehenengo topaketa izan dezazuen, ondoko egun hauetan izango dugun bilerara gonbidaturik zaudetela adierazi nahi dizuegu:


  • Urriaren 3an, asteartean, 18:00etan , 1.DBH

  • Urriaren 3an, asteartean, 19:00etan , 2.DBH

  • Urriaren 4ean, asteazkenean, 18:00etan, 3.DBH

  • Urriaren 4ean, asteazkenean, 19:00etan, 4.DBH


Tokia: Ikastetxeko mediatekan.

Gai zerrenda:

  1. Zuzendaritza eta tutoreen aurkezpena.

  2. Ikastetxearen helburu orokorrak.

  3. Funtzionamenduzko zenbait argibide: kuotak, jangela,bekak,SIBILIA, AFA...

  4. Mailako zenbait alderdi orokorrak: ikasturteko helburuak, arautegia, tutoretzaren antolaketa, ebaluazioak, ...

  5. Eskariak eta galderak.


Bilera egunean elkar ikusiko dugulakoan, har ezazue gure agurrik beroena.


ZUZENDARITZA

© Lauaizeta Ikastola BHI
admin@www.lauaizeta.hezkuntza.net