Gobierno Vasco

=> 12ko GREBA DEIALDIA

Lauaizeta Ikastolako irakasleriaren ehuneko 77k , Euskal Herriko sindikatoak diren ELA;LAB;EILAS eta CCOO; abenduaren 12rako luzatutako greba deialdiarekin bat egingo duela jakinarazten dizuegu.
Deialdi honek ohiko funtzionamenduan eragingo du, beraz, erantsita doan koadroan ikus daitezke EMANGO EZ DIREN SAIOAK; GRISEZ AZALTZEN DIRA. Ikasleek jolas lekuan egon beharko dute emango ez diren saioetan.
Ikasleak ikastetxera etorri ala ez eta nola, gurasoek hartzen dute erabakia. Inor ez dago behartuta ezertara. Gurasoek eskubidea dute grebarekin bat egiteko ala ez; beraz, seme-alabak ikastetxera bidaltzeko edo ez bidaltzeko ere bai, baina
ikastetxeak ziurtatzen duen gauza bakarra da greba egingo ez duten irakasleek klase emango dutela, eta zaintza lana egingo dutela ( ikasleak patiora bidalita), hutsuneak dauden orduetan.
Aukerak hauek dira:
- Klase saio guztietara etor daiteke, baina irakaslea ez dagoen orduetan, patioan egongo da zaintzaile batekin.
- Edo etor daitezke klasea duten orduetan besterik ez.
- Edo ez dira egun osoan etortzen.
Izan dugun beste grebetan denetarik egon da. Familia bakoitzeko erabakia da.

GREBAREN ERAGINA

© Lauaizeta Ikastola BHI
admin@www.lauaizeta.hezkuntza.net